Proiektua ASUFIN Euskadi
2020an, ASUFIN Euskadi sortu zen, Euskadiko kontsumitzaileei beharrezko lege-estaldura eta aholkularitza eskaintzeko. 2022tik, KontsumoBIDE (Kontsumoko Euskal Institutua) erakundearen laguntza du.
2022 Proiektua:
– Kontsumitzaileen arreta.
– Aholkularitza juridikoa.
KotsumoBIDEk ASUFIN Euskadik egindako lanari lagundu nahi izan dio, egoitzatik egiten diren zenbait ekintza finantzatuz. Inauguratu zutenetik, arreta berezia jarri zaie GEROAk eragindako pertsonei; izan ere, GEROAren administrazio-organoak zaildu egiten du 113.000 pertsona baino gehiagori hamarkadetan egindako ekarpen guztiak erreskatatzeko eskubidea.
Webinar
ASUFIN Euskadik GEROAren eraginpean dauden pertsonen eskubideak defendatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, webinar bat egitea aurreikusi dugu, eragindako pertsonen zalantza guztiak argitzeko eta beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko.
Laster:
- Webinar GEROAri buruzko zalantza guztiak argituko ditugu
Hitzaldiak
2021az geroztik, ASUFIN Euskadik informazio-hitzaldiak antolatu ditu Euskadiko hainbat herritan, GEROAren eraginpean dauden pertsonei beren eskubideak erabiltzen eta zalantzak argitzen laguntzeko.
2022an, hitzaldiekin jarraitzea aurreikusten da:
Laster:
- Abenduaren 1ean, 12:00etatik 13:00etara. Geroa Pentsioak BGAEko bazkideen eskubideak urratzea. Auzien egoera.
- Abenduaren 9an, 19:00etatik 20:00etara. Geroa Pentsioak BGAEren eta bere bazkidearen arteko gatazkaren izaera
Laguntzaileak: